XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

d) 3. hizkuntz eskakizunaren araberako euskarazko ezaguerak, gutxienez.

Lanpostuari 4. hizkuntz eskakizuna dagokionez, kontratazio unetik aurrera, urte t'erdiko epean, luze jota ere, 4. eskakizunaren jabe dela egiaztatu beharko du.

Epe hori amaiturik egiaztatuko ez balu, kontratua bukatutzat emango da eta plaza betetzeko deialdi berri bat egingo, Udalak egoki erizten badio.

e) Kontratu gai den zerbitzuaren berezko eginkizunetan aritzea galeraziko duen tatxa fisiko, psikiko edo bestelakorik ez izatea.

f) Ezgaitasun edo bateraezintasun kausatan sarturik ez egotea.

g) Disziplinazko espedientearen bitartez ezein Administraritza Publikoren zerbitzutik bereizia ez izana, ez eta eginkizun publikoetan iharduteko ezgaitua ez egona ere.

5. Instantziak.

Lehiaketa-oposizioan parte hartzeko eskabide instantzietan 4. oinarrian jasotako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute eta haiei curriculum vitae eta 8. oinarrian azaldutako alegaturiko merezimenduen egiaztagiriak erantsiko zaizkie, nahitaezko baldintza lehiaketan kontutan hartua izateko.

Instantzia horiek Udaleko lehendakariari zuzenduko zaizkio eta Udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, edo Prozedura Administratiboari buruzko Legeak 66. artikuluan xedatutako moduan deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunetik aurrera 20 egunetako epean.

6. Izangaien onarpena.

Instantziak aurkezteko epea amaiturik Udaleko Lehendakaritzak onartu eta baztertutako izangaien behin behineko zerrenda onartuko du, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN eta Udaletxe honetako iragarki taulan argitaratuko dena 15 egunetan erreklamazio eraginetara, Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 121. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Behin behineko zerrenda hori behin-betikotzat hartuko da aipatutako epean inolako erreklamaziorik jartzen ez bada.

Erreklamazioak baleude, behin-betiko zerrenda onartuko duen ebazpen baten bitartez onartuak edo errefusatuak izango dira.

Behin behineko zerrendarekin batera lehenengo proba egiteko eguna argitaratuko da.

Ondorengo ariketen berri epaimahaiak egokien eriz dezan moduan emango du.

Egitezko akatsak ezein unetan zuzendu ahal izango dira ofizioz edo interesatuaren eskariz.

7. Epaimahai kalifikatzailea.

Lehiaketa-oposizioaren epaimahai kalifikatzailea honela osatuko da:

- Lehendakaria: alkatea edo berak delegatzen duen udalkidea.

- Bokalak:

Gobernazio Batzordeko lehendakaria edo honek delegatzen duen zinegotzia.

Talde politiko bakoitzeko ordezkari bat.

HAEEko (Herri Arduralaritzako Euskal Erakundeko) ordezkari bat.

HAEEko ordezkari bat euskara probarako.

Enpresa Batzordeko ordezkari bat.

INEMeko ordezkari bat.

Irakaslego Ofizialeko ordezkari bat.

- Idazkaria: Udalekoa edo berak delegatzen duen funtzionaria.